Albisteak

Iraetako Baratze Parkera egunero joan ahalko dute erabiltzaileek

Iraetako baratzeetara egunero joan ahal izango dira erabiltzaileak astelehenetik aurrera. Apirilaren 21ean zabaldu zuen Baratze Parkea Udalak, uzta biltzeko eta ereiteko. Ordutegi bat zehaztu zuen orduan baina astelehenetik aurrera, baratzera egunero joateko baimena izango dute erabiltzaileek.

Orain arte itxita egon den baratzeetako etxola zabalduko dute, tresna komunitarioak erabiltzeko. Erabili ondoren, erabiltzaile bakoitzak tresnak desinfektatu beharko ditu eta horretarako, likido desinfektatzailea eta eskularruak erabili beharko direla azaldu du Udalak. Halere, norbere lan-tresnak erabiltzea gomendatu dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide