Albisteak
Iraetako futbol zelaia eta taberna zabalik izango dira larunbatetik aurrera
— 2020-07-01Iraetako futbol zelaia eta taberna larunbat honetan zabalduko direla jakinarazi du Udaleko Kirol Sailak. Taberna larunbat eta igandetan egongo da zabalik, larunbat eta igandetan, 10:00etatik 13:30era eta 16:00retatik 20:00etara.
Futbol zelaia erabili ahal izateko aurrez erreserba egin beharko da kiroldegiko harreran edo 943 147 942 telefono zenbakian. Instalazioak erabili ahal izateko Osasun Sailak ekainaren 18an argitaratutako aginduak dioena derrigorrez jarraitu behar dela azaldu du Kirol Sailak. Erreserba egiten duen taldeak aginduak dioena nahitaez betetzeaz gain, Udaleko Kirol Zerbitzuak ezarritako protokolo propioa ere bete beharko dute. Protokolo horretan zelaia nortzuk erabil daitekeen zehazteaz gain, ardura eta bete beharrak zein diren ere azaldu dute.
Informazio gehiago Zestoako Udaleko webgunean edo Udal Kiroldegian.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide