Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ate joka daude Iraetako santainesak. Datozen bi asteburutan ospatuko dituzte festak auzoan, eta larunbat datorren larunbaterako, hilak 21, garagardo afaria antolatu dute.
Saltxitxak, ukondoa, postrea eta nahi adina garagardo eskainiko dute, arratsaldeko 20:30etatik gauerdira bitartean. Afarirako txartelak dagoeneko eskuragai daude 20 euroren truke Iraeta tabernan, Iraetako futbol zelaian, Koioten eta Portalen. Hilaren 20ra arte eskurati ahal izango dira txartelak. Afalondoren, Manitu, Displasy eta DJ Olaberriren emanaldiak izango dira.