Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Iraetako Baratze Parkeko herri baratzeak erabiltzeko izen-ematea zabaldu zuen Udalak joan den maiatzean. Gaur, asteazkena, esleipendunen behin-behineko zerrenda kaleratu dute. Zozketa bidez esleitu dituzte baratzeak, 39 guztira. Esleituak izan diren herritarrek gaurtik ostiralera bitarteko epea izango dute erreklamazioak aurkeztu edo esleipenari uko egiteko.