Albisteak

Iraetako pilota txapelketako emaitzak

Iraetako pilota txapelketako partidak jokatu ziren atzo (abenduak 20). Partida horien ondoren, lehen fasea amaitzeko lehia bakarra falta da. Atzo jokatutako partidetan honakoak izan ziren emaitzak:

  • Arrieta/Ander 20 – Jantxi/Aitzol A. 22
  • Kixkurra/Aitzol 12 – Urtzi Z./Salegi 22

Taldekako lehen fasea amaitzeko Kixkurra/Aitzol eta Hektor/BeƱat bikoteen arteko partida falta da, partida hori abenduaren 31an jokatuko da. Taldekako fasea amaitu ondoren urtarrilaren 10ean jokatuko dira finalaurrekoak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide