Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Santa Ines egunez jokatuko da Iraetako pilota txapelketako finala. Igande honetan jokatu da bigarren finalaurrekoa. Bertan, Arrieta/Ander eta Hektor/Ertxin (Beñaten ordezkoa) lehiatu dira eta Hektor/Ertxin bikotea nagusitu da 22-19 emaitzarekin.
Aurreko astean jokatu zen lehen finalaurrekoa, bertan Urtzi Landa/Loiola bikotea 22-15 nagusitu zen, Kixkurra/Aitzol bikotearen aurka.
Beraz, Santa Ines egunean (urtarrilak 21, larunbata) 12:00etan jokatuko da txapelketako finala.
Argazkia: 2016ko txapelketako finala.
IRUZKINDU