Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Datorren urtarrilaren 19an hasiko dira aurtengo Iraetako Santa Ines jaiak. Urtarrilaren 27ra arte luzatuko dira festak eta izango da zer gozatu auzoan. Hilaren 26rako garagardo afaria antolatu dute. Iluntzeko 20:30ean izango da hitzordua eta 00:00ak bitartean ez da jan edanik faltako auzoko frontoian. Saltxitxak, ukondoa, postrea eta nahi adina garagardoz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ondoren, Emengattun taldearen erromeriak alaituko du giroa. Afarirako txartelak salgai daude jada Iraeta tabernan, Troxkan (Aizarnazabal) eta Zestoako Koiote eta Portale tabernetan, 20 euroren truke.
Oharra: Iraetatik Zumaia eta Azkoitira joateko autobus zerbitzua egongo da gau osoan.