Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Iraetako santainesetako pilota txapelketako finalaurrekoak jokatu ziren atzo, auzoko frontoian. Jantxi eta Liher zestoarrak eta Peio eta Aitzol oikiarrak sailkatu dira finalera.
Jantxi eta Liherrek Adonis eta Kixkurraren aurka jokatu zuten finalaurrekoa eta 22 eta 6 gailendu ziren. Peio eta Aitzolek, berriz, Mikel eta Joritz hartu zituzten mendean 22-19 emaitzarekin. Finala eta hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidak hilaren 21ean jokatuko dira.