Iraetako trenean ibiltzeko aukera izango da larunbatean
Danbolin— 2022-04-14
Iraetako trena berriz martxan da eta larunbat honetan zabalik egongo da. Trena Bost Pulgadako kideak arduratzen dira Iraetako trenaren zirkuituaz. Hilean bi edo hiru larunbatetan egoten da zabalik, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Apirilaren 30ean izango da hurrengo aukera. Ekainaren 25ean, urteko topaketa egingo dute eta urria amaieran itxiko dute zirkuitua 2023ko martxora arte.