Albisteak
Iraetan igerilekua egitea onartu du udalak
— 2021-12-28Iraetako futbol zelaiaren ondoan igerilekua egitea erabaki du udalak. Atzoko osoko bilkuran hartu zuten erabakia bi alderdiek, aho batez, “herritarrek aspalditik duten eskakizunari” erantzuteko asmoz. Proiektura bideratutako aurrekontua ere ontzat jo zuten: 250.000 euro.
Igerilekua Iraetako futbol zelaiaren atzealdean egingo dute. Kanpoaldean zelaitxo bat jarriko dute, jolas parke batekin eta futbol zelaiko taberna irekita egongo da igerilekuko erabiltzaileei zerbitzua eskaintzeko. Oraindik data zehatzik aurreratu nahi izan ez badute ere, datorren urteko udaberrian aurreikusten dute lanekin hastea eta 2023ko udarako instalazioak prest izatea nahi dute.
Kuotak gora
Igerilekua erabili nahi duten herritarrek nahitaez kiroldegiko bazkide egin beharko dute. Ohiko kuota baino garestiagoa izango da igerilekua erabili nahi dutenena: urtean 110 euro ordaintzetik, 200 euro ordaintzera pasako dira. Udalak azaldu du inguruko herrietako kuotak aintzat hartuta jarri dutela zifra.
Egin zaitez bazkide