Albisteak

Iragarri dute Lasaoko sanmartin jaietako egitaraua

Azaroaren 11tik 13ra ospatuko dira aurten sanmartinak Lasaon. Ostiralean hasiko dira festak, meza eta adinekoen hamaiketakoarekin. Arratsaldean txupinazoa boako dute. Ondoren, Andoni EgaƱa eta Oier Etxeberriarekin bertsoa afaria izango da elkartean, Hitzeder eta Txikilter trikitilariek alaituta.

Larunbat goizean bigarren txupinazoa botako dute, eta jarraian erraldoi eta buruhandiak irtengo dira kalejiran. Bazkalaurretik Iago magoak ikuskizuna eskainiko du, eta ondoren, auzoko haur eta gaztetxoen bazkaria egingo dute. Arratsaldean, puzgarriak eta txokolatada izango dira.

Igandean, Lasaoko nekazaritza produktu eta abereen erakusketa egingo dute goizean zehar. Txistulariak, trikitilariak, buruhandiak eta erraldoiak ere ibiliko dira auzoan barrena. Eguerdian “Polka” dantza saioa eskainiko dute eta festak giro ezin hobean amaitzeko, Gizakia Helburuko kideek eta lasaotarren arteko bazkaria egingo dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide