Albisteak

Iragarrita ez bazegoen ere, oilasko biltzea egingo dute igandean Aizarnan

Bihar, ostirala hasiko dira aizarnako amabirjinak. Ekintzaz betetako asteburua izango dute aurretik auzotarrek: pilota partidak, herri afaria, kontzertuak, paella lehiaketa… Hasierako egitarauan iragarrita ez bazegoen ere, oilasko biltzea egingo dute igandean. Ohi bezala, goizean goiz abiatuko dira oilasko biltzaileak baserriz baserri. Eguerdi aldera iritsiko dira plazara, eta bertan arituko dira dantzan bazkaldu aurretik. Bazkalondoren, berriz, kaleko etxe eta baserriak pasako dituzte.

Hemen egitaraua osorik:

Abuztuak 12, ostirala

18:00 Txupinazoa

18:15 Pilota partida: Aimar Egiguren eta Urtzi Egiguren, Xabat Sasiain eta Oier Alonsoren aurka.

21:00 Herri afaria. Zirku gaua, mozorrotu!!

23:00 “Bide batez” musika taldea

Abuztuak 13, larunbata

11:30 Altxorraren bila (Bainujantzia eraman)

13:30 Umeen bazkaria. Hau amaitzean helduena.

17:00 Ginkana. Ondoren txokolatada

23:00 “Manitu” musika taldea

01:00 DJ Pajarito

Abuztuak 14, igandea

7:30 Oilasko biltzearen hasiera

11:00-13:00 Umeentzako puzgarriak

11:30 Jubilatuen hamaiketakoa

12:00 Paella lehiaketaren hasiera

14:00 Sari banaketa eta bazkaria

15:00-17:00 Puzgarriak

17:15 Txan Magoa

22:30 Km 0 ikuskizuna

Abuztuak 15, astelehena

12:00 Kros herrikoia

18:00 Binakako pentatloi jaialdia Xabier Zaldu eta Jagoba Otaegi, Andoni Iruretagoiena eta Beñat Amaderen aurka. Ondoren trikitilariak Julen Rueda eta Manex Unanuerekin

22:30 Trikitilariak

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide