Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Badira egun batzuk irailaren 6ko profesionalen pilota jaialdirako sarrerak salgai jarri zirela. Orain arte turismo bulegoan salgai zeuden sarrera gehienak saldu dira, baina gaurtik beste 70 sarrera jarri ditu Udalak bertan salgai. Sarrera hauek harmailetako erdigunekoak direla jakinarazi du, hau da, 4. eta 6. koadroen artekoak. Erdigunetik haragoko sarrerak internetez eros daitezke www.entradasfronton.com atarian.
Gogoratu jaialdiko partida nagusia Masters Caixabank ligako azken jardunaldiko Altuna III-Iztueta eta Ezkurdia-Albisuren artekoa izango dela. Lehen partida berriz, Egiguren V-Erostarbe eta Salaberria-Gabirondoren artekoa.