Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo arratsaldean egin zen festak antolatzeko lehen bilera eta festak ostegunetik astelehenera, 6tik 9ra izango direla erabaki zen. Paellada irailaren 7an egingo da, larunbata. Zekorketak ostiralean eta igandean izango dira. Umeen bazkaria eta ekintza bereziak, berriz, astelehenean eta ‘Gurea kultura’ zezenketen alternatiba jaialdia eta pilota, ostiralean.
Jai giroan ordea, aurreko asteburutik murgilduko dira zestoarrak. Ondarbasora igoera, txistularien alardea… izango dira abuztuaren 31ako asteburuan.
Hurrengo bilera, uztailaren 10ean izango da, 20:00etan, Kultur Etxean.