Albisteak

Irailaren 7tik 10era izango dira aurtengo amabirjinak

Iraileko festak eta udako ekintzak antolatzeko aurreneko bilera egin zuten atzo arratsaldean Alonderon. Festa batzordeak hala erabakita, aurtengo amabirjin jaiak irailaren 7tik 10era bitartean ospatuko dira. Aldaketetarik ezean, 7 arratsaldean botako dute txupinazoa, 8a Amabirjin eguna izango da 9a kuadrillena, eta 10ean umeen bazkaria. Zekorketak 8an eta 10ean izango dira.

Aurreko asteburuan, irailaren 2an eta 3an, gazte eguna eta jubilatuen eguna ospatuko dira. Gazte eguna larunbatean izango da, eta aurten, Ondarbasoko igoera goizez egingo dute. Ondoren, bazkari herrikoia izango da. Iluntzean, Lin Ton Taun eta EH Sukarrak kontzertu bana eskainiko dute. Igandean, berriz, jubilatuen eguna ospatuko da.

Datorren bilera, ekainaren 20an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Alonderon. Udalak jakinarazi du, festetarako proposamenak dituen orok lehenbailehen jakinarazi beharko dituela.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide