Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ostegunean egin zen festak antolatzeko lehenengo bilera eta festak ostegunetik igandera, 7tik 10era izango direla erabaki zen. Festetako ekitaldi nagusiak zein egunetan izango diren zehazteaz gain udarako ekitaldien inguruan jardun zuten bertaratu ziren herritarrek. Oraindik garagardo festa antolatzeko talderik ez da aurkeztu, talderen batek interesa badu kultur teknikariarekin harremanetan jarri dadila edo hurrengo bileran ager dezala interesa. Hurrengo bilera ekainaren 22an, 19:00etan izango da. Herritar guztiei bilerara agertzeko deia egiten zaie, denontzako festak nahi baditugu ideia eta proposamen berriak eta lanerako gogoa beharrezkoak baitira.
IRUZKINDU