Irakurle-taldea azken txanpan sartu da
— 2018-05-15Abenduan eman zituen lehen urratsak Zestoako irakurle-taldeak, Portake Kultur Elkartearen ekimenez. Bi saio besterik ez zaizkie gelditzen taldekideei lehen ikasturtea amaitzeko. Hurrengo saioa berehala izango dute, maiatzaren 17an, ostegunez.
Pio Barojaren Ipuinak liburua landuko dute. Barojaren lanik ezagunenak eleberriak dira, baina ipuinak ere idatzi zituen. Gehienak Zestoan mediku aritu zen garaian idatzitakoak dira. Urtebete pasatxo egin zuen gure herrian, baina haren literatura-lan askotan topa daitezke gure herriari buruzko aipamenak eta aztarnak.
Pio Baroja euskalduna zen, baina gaztelaniaz idatzi zuen. Ipuinak bilduma Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu zuen 2007an, euskaraz. Felipe Juaristi azkoitiarraren itzulpena da
Gogoratu irakurle-taldearen jarraipena egin nahi duenak baduela sarean jarraitzeko aukera. Hortxe topatuko ditu Amaia Apalauza eta beste zenbait kideren ekarpenak:
https://zestoakoirakurletaldea.wordpress.com/
Egin zaitez bazkide