Irakurle-taldearen aurtengo lehen saioa

Atzo, urtarrilak 18, Portale Kultur Elkartearen ekimenez sortutako irakurle-taldeak bigarren saioa egin zuen kultur etxean. Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia aztertu zuten.

Hurrengo hitzordua otsailaren 15ean izango dute, Hassan Blasim idazle irakiarraren Kristo irakiarra izango dute aztergai.

Irakurle-taldearen jarraipena egin nahi duenak jo beza honako helbide honetara:

https://zestoakoirakurletaldea.wordpress.com/




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide