Albisteak

Irakurle taldearen urteko lehenengo saioa izango da ostegunean

Irakurle taldeak urteko lehenengo saioa egingo du bihar, osteguna, Kultur Etxean. Anjel Lertxundiren Otto Pette eleberria izango dute hizpide biharko saioan. Iaz bete ziren 25 urte euskal literaturako liburu klasiko hau estreinakoz argitaratu zenetik eta urteurren hori aitzakiatzat hartuta, Alberdania argitaletxeak obra azalberrituta kaleratu zuen. Pertsonai askoren perspektiba erabilita, Erdi Aroan kokatuta dagoen istorio korapilatsua kontatzen du eleberriak.

Ekaina bitartean hilero bilduko da taldea, Danele Sarriugarte idazle elgoibartarren gidaritzapean eta Zestoako Udaleko Kultura Saila eta Portale Kultur Elkarteak lankidetzan beteko dute programa.

Informazio gehiago irakurle taldearen blogean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide