Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, herriko hainbat eragilek elkarlanean Hitzetik Loratu izeneko egitaraua antolatu dute. Bihar egingo den ekitaldia, Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundeak, Arroako Eskolak eta Sakulupe Guraso Elkarteak jarri dute martxan, hain zuzen ere.
Egitarauaren baitan, Dorleta Kortazar izango da hizlari “Irakurzaletasuna sustatuz” izenburuko formakuntza saioan. Saioa bihar izango da, asteartea, Arroabeko Eskolan, arratsaldeko 17:00etan. Guraso eta irakasleei zuzendutako saioa izango da, irakurketarekiko zaletasuna pizteko eta sustatzeko asmoz.