Albisteak
Iraupen eskia egiteko irteera antolatu du Agirok datorren hilerako
— 2020-01-16Gehienezko parte-hartzaile kopurua 50 lagunekoa izango da. Agiro Mendi Klubeko bazkideek lehentasuna izango dute eta gainontzeko plazetarako izen-emate hurrenkera errespetatuko da. Parte hartu nahi duen orok kiroldegian eman dezake izena urtarrilaren 31a arte. Bazkideek 55 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 60. Garraioa norberak lotu beharko du. Guztira, bi gau, bi gosari eta aterpean afari bat sartzen dira prezioan. Izena ematean ordainketa agiria aurkeztu beharko da.
Ordainketa egiteko kontu korronteko zenbakia: 2095 50 33 1091 1850 6417
Ikusi joan den urteko irteerako argazkiak hemen.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide