Iraurgi Berritzenek koronabirusari aurre egiteko neurriak hartu ditu

Koronabirusa eragiten ari den ondorioen aurrean, prebentzio neurriak hartu ditu Iraurgi Berritzenek erantzukizunez jokatzeko xedez. Besteak beste, bertako langileen gehiengoak etxetik lan egitea eta Azkoitian duen bulegoaren ordutegia aldatzea erabaki du.

Iraurgi Berritzenek zerbitzu minimoak eskainiko ditu hain ezhoikoa den egoera honetan. Horretarako Azkoitiko bulegoa zabalik izango du 8:00etatik 14:00etara.

Edonola ere, gomendagarria da joan-etorriak saihestea, egin beharreko tramite edo kontsultak telefono edo helbide elektroniko bidez eginez. Harremanetan jar zaitezkete:

info@iraurgiberritzen.eus
Iraurgi Berritzen: 943 85 11 00
Enplegu zerbitzua: 943 08 34 69

Neurria aurreko ostiralean sartu zen indarrean eta martxoaren 29ra arte luzatuko da momentuz. Hartzen diren erabaki berrien berri informazio puntuala ematen joango da Iraurgi Berritzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide