Iraurgi Lantzen S.A.k turismo teknikaria behar du

Iraurgi Lantzen S.A.k Urola Erdia eskualdeko Turismo Bulegoan (Loiola) lan egiteko teknikaria behar du. Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan egingo da kontratazioa eta 6 hlabetekoa izango da.

Honetarako ezinbestekoa da:

  1. Gradua: Turismoko ikasketak.
  2. Beste graduak: Historian gradua, Artearen Historia, Marketing, Humanitateak Komunikazioa, etab.
  3. Goi Mailako zikloa: Turismo.
  4. Atzerriko titulazioa honako materia hauetan: Marketing, Turismoa.
  5. Hizkuntzak: Euskara, gaztelania eta ingelesa edo/eta frantsesa menperatzea.
  6. Langabezian egotea.
  7. Eskualdean bizitzea.

Bestelako baldintzak:

  • Beste hizkuntzen ezaguera.
  • Eskaintzen den lan esparruan eskarmentua edukitzea.

Funtzioak:
Turismo bulegoko arduradunari sostengua eman honako zereginak beteaz:

  • Bisitarien harrera, atentzio eta informazio zerbitzua eman.
  • Telefonoz nahiz postaz jasotzen diren informazio eskaerei erantzuna eman.
  • Turismo bulegoan atentzioa eman zaien bisitari-turisten kontrola: Estatistika eta datuen txostenak egitea.
  • Marketing Turistikoari dagozkion zereginetan parte hartu eta Sare Sozialen kudeaketan zentratuz: Sare Sozialetako kanal ezberdinen kudeaketa: Planning-a eta edukien sorrera; Euskarri desberdinen edukien ikuskaketa eta garapena.
  • Bisita gidatuak egitea egorerak hala eskatuko balu

Interesatuek esteka honen bitartez emen beharko dute izena:

https://labur.eus/TurismoBulegokoTeknikaria




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide