Iraurgi Lantzen S.Ak Enpresa Teknikaria behar du

Iraurgi Lantzen S.Ak enpresako teknikariaren lanpostua bi urterako betetzea onartu du lehiaketa-oposizio libreko sistemaren bidez.

Honetarako, bete beharreko baldintzen artean, ezinbestekoa da: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Graduari, Enpresa Zientzia Graduari edo antzekoari dagokion unibertsitate-titulazioa izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea, eta, euskarako 3. Hizkuntz eskakizuna – EGA- edo baliokidea izatea.

Instantziak/eskabideak, behar bezala beteta, Iraurgi Lantzen, S.A sozietate publikoaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, Azkoitiko Intsausti jauregian (Julio Urkijo etorbidea, 25), edo info@iraurgiberritzen.eus helbidean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta hamabost (15) egun naturaleko epean. Dokumentazioa aurkezteko ordutegia: 09:00 – 14:00.

Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 

Eskaera Orria




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide