Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo amaitu zen “Irikaitz denbora lerroa” aurrera eramateko lizitazioa. Bi enpresa aurkeztu dira eta Udalak hurrengo 15 egunetan erabakiko du horietako nork burutuko duen, Zubiarre futbol zelaia zegoen tokian, kokatuko den proiektua.
Irikaitzekoa da Euskal Herrian dugun ondare arkeologiko indartsuenetarikoa, Kantauri isurialdeko datazio zientifiko zaharrena duen aurkikuntza arkeologikoa.
Zestoako ondarean barrena bidaia egiteko aukera eskaintzen duen bi ibilbideko aisialdirako instalakuntza izan nahi du, non bizikleta, monopatin edo mikropatinak erabiliz Zestoako hainbat gune arkeologikoetatik ibilbidea egin ahal izango den. Horrez gain, instalakuntzaren kanpo aldetik oinezkoentzat ere ibilbide bat prestatuko da.