Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Atzo arratsaldean egin zen udako agenda eta 2024ko festak antolatzeko lehen bilera. Hainbat herritar zein udal teknikari eta ordezkari elkartu ziren bertan. Udako hilabeteetako plangintzaren zirriborro bat osatu zuten, ekitaldi proposamenak bildu eta festak aurrera ateratzeko lan taldeak sortzen hasi ziren. Bilera egiteko hurrengo data ere zehaztu zuten, maiatzak 22.
Udalak deialdian, bilerara azaltzearen garrantzia azpimarratu bazuen ere, atzokoaren ondorioen artean, eragile askoren errepresentazio falta izan zen. Kontuan hartu behar da, erabateko lehentasuna emango zaiela bileran proposatutako ekitaldiei.