Albisteak

Elkartasuna plazara jaialdia ate joka da geroz eta babes handiagoarekin

Urriaren 17a ate joka da, eta Zestoako Mugimendu Feminista azken prestaketa lanetan ari da Elkartasuna plazara jaialdirako. Jaialdiak gero eta atxikimendu gehiago jaso ditu, eta herritar ugari ari dira antolakuntza lanetan laguntzen. Musikari gehiago ere batu dira egitaraura, eta azken kartelean haurrentzako txokoa iragarri dute.

Ekarpen ekonomikoa egunean bertan egin daiteke edo elkartasun bonoak erosiz

Herri bazkarirako txartelak erosteko epea astelehenean amaitu zen, baina kontzertuetarako sarrerak jaialdiaren egunera arte eskuratu ahal izango dira. Sei herritarrei babesa emateko kamisetak eta poltsak ere jarri dituzte salgai, baita 10, 20 eta 50 euroko elkartasun bonoak ere. Azken horiek honako leku hauetan eskura daitezke: Zestoan, Portale eta Ogi Berri tabernetan; Azpeitian, Orkatz eta Niza tabernetan; Zumaian, Emakumeon* Etxean; eta Zarautzen, Arrano tabernan.

Elkartasun jaialdian auzolanean

Egunean bertan antolakuntza lanetan lagundu nahi dutenek zestoakomugimendufeminista@gmail.com helbidera idatz dezakete.

Eguraldiak ere ez du festa zapuztuko eta  euria egiten badu, bazkaria lekuz aldatuko dute, jaialdiak aurrera egin dezan. Izan ere, sei zestoarren absoluzioa ospatzeko eta urte hauetan jasotako babesa eskertzeko eguna izango da larunbatekoa, baita prozesu judizialak eragindako 30.000 eurotik gorako gastuei elkarrekin aurre egiten laguntzekoa ere.

Egitarau osoa

+ 12:00 Ongietorria

+ 12:00- 14:00 haurrentzako txokoa

+ 12:15 Bertso saioa
Onintza Enbeita eta Uxue Alberdi.

+ 13:00 Poteo musikatua
Le Big Gibel taldearekin.

+ 14:30 Herri bazkaria
Bazkalostean poesia errezitaldia.

+ 17:00etatik aurrera kontzertuak
Rodeo eta Familia, Aizpea, Ke Lepo, Sara Zozaya, Ines Osinaga eta Bad Sound Sister.

Sarrerak

+ Kontzertuetarako txartela – 18 euro; prekarioentzat, 15 euro.

Sarrerak Zestoan, Portalen eta Ogiberrin; Zumaian, Emakumeon* Etxean; Azpeitian, Orkatzen eta Nizan; eta Zarautzen, Arranon daude salgai.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide