Zestoako Herri Batzarra – Nazio Elkarrizketa

Kaixo, lagunok!

Hemen gatozkizue indarrak berritzeko asmotan, ilusioz aurrera egiteko gogotsu, zuekin, elkarrekin, horrela errazagoa eta eraginkorragoa izango baita.

Komunitatea egiteak izan behar du gure oinarria eta helburu horri begira urte hasieran “Nazio elkarrizketa” egitasmoa jarri genuen abian. Nazio zein herri mailan gauzatu den ekimena izan da, eta helburua, honakoa: eremu eta adin-tarte desberdinetako herritarrak entzutea, beraien kezkak, iritziak eta ametsak jasotzea, entzuketa ariketa zintzoa egitea. Zestoan ere hainbat pertsonarekin biltzeko eta elkarrizketa sakon eta oso interesgarriak izateko aukera eduki dugu. Dozena bat elkarrizketatzaile aritu gara lan honetan eta 70 herritar inguru elkarrizketatzera iritsi gara. Iritsi gara diogu, dena aitortze aldera, ziur baikaude jende, iritzi eta elkarrizketa interesgarri asko gelditu direla egin gabe, baina pozik gaude jasotako laginarekin eta egindako lanarekin.

Horretan aritu gara hilabete hauetan; elkarrizketak egiten (taldeetako ordezkari eta norbanakoei, banaka, binaka, taldean…) eta entzundakoa, gero, modu eraginkorrean erabiltzeko manera egokian jasotzen. Hau eginda, orain emaitzak aurkezteko unea iritsi da. Horretara dator gonbidapen hau, herri elkarrizketetatik ateratako ondorioak partekatzeko eta denon artean hausnarketa ariketa bat

egiteko.

Honenbestez, bertan ikusiko garelakoan,

Ondo izan eta laster arte!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide