Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Azaroaren 8an jokatuko den 61. Behobia-Donostia lasterketara taxiz joan nahi duten korrikalarientzat larunbat honetara arte, urriaren 17ra arte, izango dute izena emateko aukera. Aurreko urteetan bezala, aurten ere Zestoako Udalak lasterkariak Behobiako irteera gunera taxiz joateko zerbitzua antolatzeko asmoa du. Zerbitzua erabili nahi duten herritarrek Zestoako kiroldegian eman beharko dute izena, larunbata baino lehen.