Irribarria–Rezusta / Altuna III–Zabaleta izango da festetako pilota partida estelarra
Danbolin— 2016-08-25
Urtero moduan, aurtengo festetan ere, pilotari profesionalen partidak izango dira Zestoan. Partidak irailaren 9an (ostirala) izango dira, 22:00etan hasita.
Irribarria – Rezusta / Altuna III – Zabaleta izango da jaialdiko partida estelarra, Irribarria 2016ko buruz buruko txapelduna da. Lehenengo partida Mendizabal III – Martija / Jaka – Tolosa pilotariek jokatuko dute.
Sarrerak Zestoako Kiroldegian eskuratu daitezke, bai bertara joanda edo baita 943 147 942 zenbakira deituta ere.
IRUZKINDU