Albisteak
Irribarria–Rezusta / Altuna III–Zabaleta izango da festetako pilota partida estelarra
— 2016-08-25Urtero moduan, aurtengo festetan ere, pilotari profesionalen partidak izango dira Zestoan. Partidak irailaren 9an (ostirala) izango dira, 22:00etan hasita.
Irribarria – Rezusta / Altuna III – Zabaleta izango da jaialdiko partida estelarra, Irribarria 2016ko buruz buruko txapelduna da. Lehenengo partida Mendizabal III – Martija / Jaka – Tolosa pilotariek jokatuko dute.
Sarrerak Zestoako Kiroldegian eskuratu daitezke, bai bertara joanda edo baita 943 147 942 zenbakira deituta ere.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU