Iruña Veleia arkeologia-aztarnategira ibilaldia
Danbolin— 2016-10-18Igande honetan, urriak 23, Iruña Veleia arkeologia-aztarnategira joateko ibilaldia antolatu dute Agiro Mendi Klubak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeek. Goizean zehar S.O.S. Iruña Veleia taldeko kideek gidatutako ibilaldia izango da. Ondoren, bazkaltzeko bi orduko tartea izango da (bazkaria norberak eraman beharko du). Bazkalondoren, 15:30etik 17:30era, proiekzioa eta solasaldia egingo dituzte Langraitzen.
Irteera 9:00etan Zestoako gurutzean eta 9:15ean Azpeitiko anbulategian izango da, eta 11:00etan hasiko da aztarnategiko bisita. Itzulera berriz 18:00etan izango da. Izen ematea Zestoako kiroldegian, Azpeitiko mendizale tabernan edo Azpeitiko Mendi Bazkunaren webgunean egin daiteke.
IRUZKINDU