Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Datorren larunbatean, hilak 19, Isidro Deunaren festak ospatuko dituzte Arrobean. Arratsaldeko 18:00etan hasita, sagardo eta ardo dastatzea egingo dute. Edalontzia bi euro ordaindu beharko da eta pintxoak euro bat. Ondoren, 21:00ak inguruan bertso-afari eder batez gozatzeko aukera izango dute auzoko soziedadean, Danel Olano eta Aratz Igartzabal bertsolariekin. 20 euroren truke, entsalada errusiarra, kroketak, txapinonak saltzen, bakailaoa bizkaitar erara, postrea eta kafea afaltzeko aukera egongo da. Eguna amaitzeko, gaueko ordu batean, Ederkiren musikak alaituko du giroa.
Argazkia: Urola Kostako Hitza
IRUZKINDU