Albisteak

Itaiak Pasaian izandako hilketa matxista salatu du

Abenduaren 1ean, igandea, Itaiak elkarretaratzea deitu zuen, bezperan Pasaian izandako hilketa matxista salatzeko. Emakumeen antolakunde sozialistak babesa helarazi zion biktimaren familiari eta aurten Euskal Herrian izan den mota horretako seigarren hilketa izan dela salatu zuen.

Itaiak nabarmendu zuen hilketa horiez gain, 2024an 5268 eraso baino gehiago salatu direla Euskal Autonomia Erkidegoan, eta gogorarazi zuen beste asko ez direla salatzen. Matxismoa ukatzen dutenak kritikatu zituzten, jarrera horrek erasoak normalizatzen dituela eta zigorgabetasuna betikotzen duela adieraziz.

Kolektiboak indarkeria matxistari esparru guztietatik aurre egiteko eta etorkizuneko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zion gizarte osoari. “Guztion ardura da egoera jasanezin honekin amaitzea”, ondorioztatu zuten.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide