Albisteak

‘Itsasoak pizten gaitu’ dokumentala aurkeztuko dute Zestoan eta Arroabean

Beñat Gereka (Argazkia: Gipuzkoako Hitza)

Beñat Gereka getariarrak Itsasoak pizten gaitu dokumentala aurkeztuko du datozen egunotan Zestoan eta Arroabean. Getariak itsasoarekin duen loturari buruzko lana da Gerekak sortutakoa.

Zestoan ostegun honetan, hilak 15, izango da aurkezpena, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxeko areto nagusian. Portale kultur elkarteak antolatu du saioa. Saiorako sarrerak egunean bertan salduko dituzte, bi eurotan. Arroabeko saioa, berriz, Ezkaizto auzo elkarteak antolatu du, eta hilaren 20an izango da, arratsaldeko 18:30ean, eskola zaharrean.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide