Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Itxaropena dantzan taldeak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du datorren ostiralean, hilak 17, “Urtaroak” izenburupean. Iluntzeko 22:00etan izango da hitzordua, kiroldegian. 60 dantzarik hartuko dute parte ekitaldian: 40 ume eta 20 heldu. Musikaz, berriz, Garikoitz Mendizabal, Aitor Furundarena eta Jon Mendizabal arduratuko dira.
Itxaropenako arduradunek azaldu dute ekitaldian Euskal Herriko hainbat festa eta erritutatik abiatuta arituko direla dantzan, hala nola udazkeneko uzta jasotze garaia, neguko festetako inauteriak, udaberriko emankortasunari lotutakoak eta udako festetako dantzak.