Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Batzokiak Batzarra berritu du. Haien esanetan, helburua Zestoan EAJren proiektua bultzatzen jarraitzea da, udalerriko biztanleei etorkizun hobea eskaintzeko asmoz. Lehendakari berria Itziar Aizpurua izango da; idazkari, Daniel Peñas; eta diruzain, Garikoitz Mendizabal. Horiez gain, batzordekide gisa arituko dira Juan Mari Aramendi, Jexux Mendia eta Joxe Zubizarreta.
Taldearen adierazpenean, kideek nabarmendu dute «ilusio eta konpromiso handiz hartu dutela beren egitekoa». Azaldu dutenez, haien helburua Batzokia biziberritzea, herritarrengana hurbiltzea eta Zestoako beharrei modu eraginkorragoan erantzutea izango da.