Itziarko Urtiagako Leizea ikertzen ari gara Antxieta Arkeologia taldekoak

URTIAGAKO LEIZEA

–Itziar–1981/2022

Zulo estu eta beldurgarri batetik sartu ginen milaka urteetan inor ibili gabeko galeria zoragarrietan. Bihotzak abiadura bizian taupadaka, emozioz betetako hurrengo ordu eta egunetan. Pasa den igandean berriro emozionatu gara bueltatzean.

Bi zundaketa egin genituen Jesus Altunaren ardurapean. Orain Irungo GORDAILUra joan gara, zundaketa haietan aurkitutako, bai paleontologia eta baita litika bakar batzuk, berrikusi eta denei argazkiak ateratzera. Material bikaina dago.

 

Primizian, Kantauri aldeko Euskal Herriko lehen Mamuta aurkitu genuen beste espeziekin batera :

Belar jaleak :

1–Mammuthus primigenius

2–Equus ferus

3–Coleodonta antiquitatis

4-Rupicapra rupicapra

5-Ranfiter tarandus

6-Cervus elapus (Jarraitzen du)

7-Capreolus capreolus

8-Megaloceros giganteus

9-Lepus europaeus

10-Bos

 

Eta haragi jaleak :

11-Panthera leo

12-Crocuta crocuta

13-Canis lupus

14-Vulpes vulpes

15-Ursus spelaeus

16-Mustela

17-Meles meles




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide