Albisteak

IV. Argazki Rallya egingo da igandean Arroabean

Arroabeko Ezkaizto auzo elkarteak laugarren aldiz antolatu du Udaberriko Argazki Rallya eta datorren igandean, maiatzak 26, ospatuko da.

Izen-ematea, goizeko 09:30ean hasiko da Elkargunean, eta 10:00etatik 13:00etara iraungo du argazki lehiaketak. Hiru orduz, argazkilari afizionatu eta profesionalak auzoan ibiliko dira oinez egin daitekeen ibilbidean zehar, hasieran emango zaizkien gaien araberako irudiak hartzen. Aurten, gai orokorrez gain, 16 urtetik beherakoei zuzendutako gai bereziak prestatu dira, gazteenen parte-hartzea indartzeko.

Edozein kamera digital erabil daiteke, reflex kamerak, kamera konpaktuak eta telefono mugikorrak ere. Parte-hartzaileek 38 argazki aurkeztu beharko dituzte ekitaldiaren egun berean, eta astebete izango dute, ekainaren 2ra arte, eman zaizkien gaietara zein ateratako zein argazki aurkeztuko duten erabakitzeko.

Epaimahaia argazkilari adituek osatuko dute: Zumaiako Distira Argazkilari Elkarteko ordezkari batek, Ordiziako Ortzadar Argazkilari Elkarteko kide batek eta Bartzelonako argazkilari batek. Adituen epaimahaiak aukeratuko ditu irabazleak, baita herritarren bozketen bidez ere. Irabazleak ekainaren 11n emango dira ezagutzera eta sari banaketa ekainaren 14an egingo da, ostirala, 19:00etan, Arroabean.

Informazio gehiago nahi dutenek, honako helbide elektroniko honetara jo dezakete: arroako.argazkirally@gmail.com.

IV. Argazki Rallyaren oinarriak hemen.




https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg