Albisteak

IV. Herri azoka antolatzeko deialdi zabala egin du Astiduk

IV. Herri azoka antolatzeko bilera irekia deitu du Astinduk. Datorren apirilaren 17an (asteartea) izango da arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean. Herriko dinamika ezberdinen erakusleiho, elkargune eta topaleku izan nahi duen azokaren laugarren edizioa izango da aurtengoa.

Azokako antolatzaileek, hainbat ekimen proposatu nahi dituzte aurtengoan ere, eragile ezberdinek eskuartean duten hori herriratzeko aukera izan dezaten. “Herri izaera izatekotan, herriko beste talde eta eragileei irekia behar duela pentsatzen dugu: artisauak, baserritarrak, bertako ekoizleak, herriko kultur taldeak, gai sozialak lantzen dituzten taldeak, artea egiten dutenak…denok koloreztatzen baitugu Zestoa. Gurea herria txiki izanik, elkarlanean emaitza hobeak lortzen ditugula sinetsita gaude” adierazi dute antolatzaileek.

Norbanakoei ere bileran parte hartzeko deialdia luzatzen die Astinduko kideek, antolakuntza lanetan esku bat botatzeko prest dauden herritarren laguntza eskertuz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide