Albisteak

IV. Trenen Topaketa bihar, Iraetan

IV. Trenen Topaketa egingo dute bihar, larunbata, Iraetako futbol zelaiaren ondoan dagoen tren txikien zirkuituan. Iraetako Tren Elkarteak antolatu eta Zestoako Udalak lagudutako egitasmoa izango da. Goizez zein arratsaldez izango da trenez gozatzeko aukera. Goizean. 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara.

Euskal Herriko txoko ezberdinetatik ekarritako trenak ikusi ahal izango dira; besteak beste, Nafarroatik, Balmasedatik, Irundik edota Donostiatik. Trenak ekartzen dituztenek, zirkuitoa erabili ahal izango dute. Bertaratzen direnek, trenetan ibiltzeko aukera izango dute euro baten truke.

 

Argazkia: Iraetako Tren Elkartea

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide