Albisteak

IX. San Silbestre herrikoiarekin amaituko dute urtea Zestoan

Bederatzigarren aldiz egingo da aurten, abenduaren 31n San Silbestre lasterketa Zestoan. Arratsaldeko 17:00etan 150 metroko ibilbidea egingo dute txikienek. Ondoren, 12 eta 15 urte bitartekoek 1.250 metro egin beharko dituzte eta azkenik, 16 urtetik gorakoek 2.450.

Izen ematea 16:00etatik 16:45era bitartean izango da arkupetan, doan. Helduen kategorian lehenengo postuan sailkatzen direnei urdaiazpikoa emango diete eta 12 eta 15 urte bitartekoei opariak. Bestalde, parte hartzaileen artean sari ezberdinak zozketatuko dura.

Ikusi joan den urteko lasterketako argazkiak hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide