IZARRAITZ – Aire libreko miaketa arkeologikoak

Bisita polita aztarnategian.

Joan zen igandean, otsailak 13, bisita polita izan genuen aztarnategian, gure lanak nola doazen ikusten.

Zaldiak, behorrak eta moxalak ti-ta batean arrimatu dira, eta momentu batean pentsatu dugu zundaketara sartu behar ote duten, zer ari ote garen jakin-minez edo…

Bigarren zundaketara arrimatu dira, eta ez pentsa beldurtu egiten direnik.

Bisita izan ondoren, gure lanarekin jarraitu dugu, bai industen, baita lurraren galbaiketan ere.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide