Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Haur eta guraso mordoxka bildu zen arratsaldean, soka malgua, clown eta objektuen manipulazioaz beteriko saioaz gozatzeko.
Atzo, arratsaldean, Arroabeko bizilagunak antzerkiaren bitartez, burbuila baten istorioa ezagutzeko aukera izan zuten. Izan ere, Jakuzzi izenburupean emanaldia eskaini zuen NiMú konpainiak.
Sakulupe Guraso Elkarteak, ekintza gehiago antolatu ditu hurrengo bi ostiraletarako. Hilaren 20an, ondar tailerra egingo da eta iraileko azken ostiralean, patin tailerrean, gurpil gainean trebatzeko aukera izango dute auzoko umeek. Bi ekintzak, 16:00etatik 19:00etara izango dira bi txandatan eta horietan parte hartzeko izena eman beharko da 688 684 029 zenbakian.






