Albisteak

‘Jacuzzi’ kale antzerkia eskainiko da datorren ostiralean Arroabean

NiMú konpainiaren eskutik ‘Jacuzzi’ ikuskizuna eskainiko da Arroabean. Hitzordua datorren ostiralean, hilak 13an, arratsaldeko 18:00etan izango da.

Xandra Gutiérrezek zuzendu eta antzezten du lan hau, 40 minutuko iraupena du eta mota guztietako ikusleei zuzenduta dago. Kale antzerkia Zestoako Udalak antolatu du eta Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntza jaso du.

Antzezlanaren aurkezpen testuak honela dio: “Nora doaz burbuilak? Oraintxe agertzen dira edalontzi txiki batean, oraintxe zabaltzen dira libre-libre gainazal handietan… Urak eskaintzen dizkien aukera mugagabeekin harrituta, Jacuzzi bat sortzea erabaki du niMu konpainiak. Oinetarako Jacuzzi bat! Ez dakiena da burbuilak oso urrutira iristeko gai direla, baita bereganatzen ausartzen denaren bihotz-bihotzeraino ere… Soka malgua, objektuen manipulazioa, Clown…”




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide