Albisteak

Jagoba Astiazaranek SGAE Euskadiren lehenengo konposizio saria irabazi du

Jagoba Astiazaran musikari zestoarrak SGAE Euskadiren lehenengo konposizio saria irabazi du. Txistuarekin sortutako Zotz obra saritu du epaimahaiak. Astiazarenek 3.000 euro jasoko ditu, eta diru horrekin obra berri bat sortu beharko du. LanĀ  hori 2024ko lehen hiruhilekoan estreinatuko da, Kuraia Musika Garaikidearen XXX. Topaketen barruan.

Musikaria oso pozik agertu da. “Oso gustura nago sariarekin. Epaimahaiak ez zekien lan bakoitza norena zen, eta anonimotasunean irabazte horrek ilusio berezia egin dit”.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide