Albisteak

Jai giroa nagusitu da beste urte batez Laiak ardo dastaketan

VIII. Ardo dastaketa izan da gaur Laiak dendak antolatuta. Eguerdiko 12:30etan hasi da jendea gerturatzen kiroldegiko aterpera. Hamaika upategik hartu dute parte: Aimarez, Guzman Aldazabal, Monteabellon, Rioja Bordon, Garcia de Olano, Aitaren, Caecus, Ondalan, Zudugarai, Ramon Bilbao eta Mazuela izan dira bertan. Pintxoak ere izan dira eta nola ez, Ustekabe txaranga giroa alaitzen.

Amaieran talde argazkia atera dute bertaratuek urtero legez.

Eguerdianerdian egindako zuzenekoa




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide