Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Txoko Feministak antolatuta Jaialdi Feminista ospatuko da gaur Zestoan. Bi ekimen izango dira jaialdi horren barruan: emakumeen arteko solasaldia eta gaualdi morea.
Arratsaldeko 18:30etan Kultur Etxean Zestoako emakumeen arteko solasaldia antolatu dute. Solasaldian jorratuko den gai nagusia honako hau da: “Zein urrats eman nahi ditugu Zestoa parekide bateranzko bidean?”.
Ondoren, 22.30ean, Gaualdi Morea ospatuko da Zestoako Gaztetxean. Bertan Pottors ta Klito taldearen kontzertua eta Maniki Kill DJaren emanaldia izango dira.