Albisteak

Jakin-mina piztu du Siria eta Ukrainiaren inguruko hitzaldiak

Jakin-mina piztu zuen atzo arratsaldean Siriaren aldeko Euskal Herriko Elkarteko eta Euskal Herria Donbass Elkartasun Komiteko kideek Alonderoko kultur aretoan eskainitako hitzaldiak. Gazte asanbladak antolatu zuen saioa eta bertan, Siria eta Ukrainiako egoera azaltzeaz gain, gatazka ulertzeko hainbat gako eman zituzten hizlariek.

Otsaileko egitarauan aurrera jarraitzen du eta hilaren 20an, film emanaldia izango da 18:30ean hasita gaztetzean. Otsailaren 24an, berriz,  pintxo-potea eta dardo txapelketa izango dira, arratsaldeko 18:30ean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide