Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Araneta jatetxeak Jakitea elkartearen saria jaso du kilometro zero eta label produktuak modu egokian erabiltzeagatik. Joseba Odriozola eta Idoia Mendez Aranetako arduradunek jaso zuten saria.
Asteartean egin zuen euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea helburu duen elkarteak sari banaketa, Adunako Zabala sagardotegian. Bederatzi sari banatu zituzten, kategoria ezberdinetan banatuta. Beasaingo Kattalin erretegia, Orioko Bodegon Sarasua jatetxea edo Ataungo Bittor jatetxea izan ziren sarituetako batzuk.